Pribatutasuna

Zure datu pribatuak errespetatzen ditugu. Gordetzen ditugun datu bakarrak zure emaila eta email horri lotutako irudia dira.

Email-a saioko kudeaketarako erabiltzen da bakarrik. Ez dugu komunikazio harremanetarako erabiliko.

Appa hi! aplikazioak ezinbesteko cookie teknikoak bakarrik erabiltzen ditu. Ez du bestelako cookierik erabiltzen, ez jarraipen cookierik eta ezta zure datu pribatuak jasotzeko cookierik.

Erabilera baldintzak

CodeSyntax ez du inolako erabilera okerren erantzule izango, edo jokalari batek joko edo puntuak galtzen baditu akats tekniko edo konexio akatsengatik.

Erabiltzaile-profilaren informazioa

Zure profileko informazioa kargatzean, debekatua dago beste pertsona baten identitate eta irudia erabiltzea. Era berean, irudi eta erabiltzaile-izen gutxiesgarri, mingarri, pornografiko edo oro har desegokiak erabiltzea debekatua dago. Jokoaren garatzaile eta kudeatzaile diren Badihardugu elkarteak eta CodeSyntax-ek bere gain hartzen dute egoera horiek aztertu eta behar den erantzuna ematea.

Jokoaren garatzaileak, CodeSyntax-ek, bere gain hartzen du kasu hauetan zer den desegokia erabakitzeko ardura, eta ez dio hori gaizki erabiltzen duenari azalpenik eman beharko.

CodeSyntax-ek edozein erabiltzaileren kontua ezabatzeko eskubidea du.

Lehiaketa eta babesleak

Jolas hau publiko heldu bati zuzenduta dago. Erabiltzaileak gutxienez 17 urte izan behar ditu aplikazio hau erabiltzeko. Aplikazioa erabiliz eta baldintza hauek onartzen badituzu, gutxienez 17 urte dituzula adierazten eta bermatzen duzu.